6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire

Zamalzaina izena du.
Zuberoako maskaradan agertzen da.
Igande guziz , ihauterian ateratzen da.
Zamalzainak txapel gora du buru gainean. Txapela perlaz, xingolez eta lumaz hornitua da. Jantzi ederrak ditu. Gorriz eta xuriz beztitua da. Gerrian zurezko zaldia du. Azotea du eskuan. Galtzerdi xuri luzeak ditu. Oinetan txintxilak ditu.
Gorrien dantzari hoberena da. « Godalet dantzan » behar du baso baten gainean jauzi. Kherestuek zikiratzen dute.
LOUBERY Peio 5°A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Kaskarotak
Kaskarotak Lapurdin agertzen dira.
Ihauterietan ateratzen dira.
Dantzariak dira, jantzi ederrak dituzte,ator eta galtza xuriak .
Galtzaren bazterreko aldeetan kolorezko apaindurak dituzte.
Bestalde gerriko ubel edo gorri bat, lokarri gorridun espartinak eta lore edo zintaz apaindutako
kapeluak janzten dituzte.
Etxez etxe ibiltzen dira. Herritarrei dantzak eskaintzen dituzte:
Mutxikoak, Lapurtar motxak, Zazpi jauziak.
Horien truke janaria, edaria, dirua badituzte.
Kaskarotekin ibiltzen dira : Kottilun gorriak , Ponpierrak , Hartza
Oyan, 5A