6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Joalduna izena du.

Nafarroako Ituren eta Zubietan agertzen da .
Ihauterietan ateratzen da, urtarrilaren azken astean .
Joaldunak ttunturro bat badu buru gainean . Xingolez apaindua da txapela eta puntan luma bada .Lau polunpa baditu bizkarrean, bi lodi eta bi ttiki . Ardi larrua jantzen du sorbaldan . Azpiko gona galtzen gainean emaiten du eta eskuan isopu bat inarrosten du. Abarkak baditu oinetan.
Binazka ibiltzen dira eta lerroan . Polunpek harrabotsa egiten dute , joaldunak ibiltzen direlarik.
HUARTE Melissa 5a
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire

Zanpantzar izena du.
Lapurdin eta Baxe Nafarroan agertzen da.
Ihauterian (otsailean-martxoan) agertzen da.
Lastoz betea den panpina da. Bere jantziak pildak dira. Txapel handi bat badu buruan.
1. Lehenik herriko karriketan paseatua da gurditxoaren gainean.
2. Gero epaitua da eta kondenatua gehienetan sobera jan duelakotz eta gauzak ebatsi dituelakotz.
3. Bukaeran sua emaiten zaio Zanpantzari. Lehenago fusilatzen zen, zirikatzen zen edo urkatzen zen.
Pablo Ordas 5°A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Ziripot, Nafarroako Lantzen agertzen da. Astelehen eta asteart Ihautez ateratzen da. Lastoz beteriko zakuak daraman gazte bat da. Lodi eta komiko itxura du. Makila luze bat erabiltzen du ibiltzeko. Aurpegia estalirik darama.
Eguerditan, ostatutik ateratzen da , Ihauterietako beste pertsonaiekin: Txatxoak, Zaldiko… Zaldikok Ziripot jo nahi du eta erorarazi baina Txatxoek babesten dute Zaldikoren erasoetarik.

Sophie 5a
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Miel Otxin izena du.
Lantzen agertzen da.
Asteart ihautez ateratzen da.
Panpina erraldoi ikusgarri bat da.
Badu zinta zabal gorria ator nabarraren gainean, galtza urdin bat.Bularrean, oinetan eta ukaraietan josten dira basurdearen larruak.
Arratsalde bukaeran ostatutik ateratzen da.
Gizon batek bizkarrean eramaiten eta dantzarazten du.
Herriko itzulia egiten du eta plazo laxorat heldu delarik,
Txatxoek tirokatzen dute.
Azkenik erre da eta herritarrek dantzatzen dute haren inguruan.
ARNAUD 5°A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Pitxu izena du . Zuberoako maskaradan agertzen da . Ihauterian ateratzen da,igande guziz .
Pitxu beltzez beztitua da . Buru gainean adarrak baditu . Bizar handi eta luzea badu . Aurpegia maskatua da . Soineko handia , galtza beltzak eta bota beltzak ditu .
Maskaradan Pitxuk ximinokeriak egiten ditu eta zozokeriak erraiten ditu .Oihuka ari da . Bukaeran beltzek jauzten dira Pitxu gainera eta itotzen dute .Gero medikua etortzen da eta Pitxu berpizten du .
Justine 5A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire

Zamalzaina izena du.
Zuberoako maskaradan agertzen da.
Igande guziz , ihauterian ateratzen da.
Zamalzainak txapel gora du buru gainean. Txapela perlaz, xingolez eta lumaz hornitua da. Jantzi ederrak ditu. Gorriz eta xuriz beztitua da. Gerrian zurezko zaldia du. Azotea du eskuan. Galtzerdi xuri luzeak ditu. Oinetan txintxilak ditu.
Gorrien dantzari hoberena da. « Godalet dantzan » behar du baso baten gainean jauzi. Kherestuek zikiratzen dute.
LOUBERY Peio 5°A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire

Markitos izena du.
Arabako Zalduendon agertzen da.
Igande ihauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan ateratzen da.
Beltzez jantzitako panpina da, korbata darama eta lorea botontzuloan. Arraultzoskolez egindako lepokoa darama.Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.
Markitos asto baten gainean etortzen da. Jauregi baten aurreraino joaten da. Han, Markitos astotik jausten dute eta makila luze baten puntan jartzen dute. Han goian gelditzen da Markitos ordu batzutan. Azkenik jausten dute eta herriko plazan epaitzen dute eta hiltzen.
Iban 5A
6 avril, 2009
5. Endarra - Bilingues basque
Aucun commentaire
Kaskarotak
Kaskarotak Lapurdin agertzen dira.
Ihauterietan ateratzen dira.
Dantzariak dira, jantzi ederrak dituzte,ator eta galtza xuriak .
Galtzaren bazterreko aldeetan kolorezko apaindurak dituzte.
Bestalde gerriko ubel edo gorri bat, lokarri gorridun espartinak eta lore edo zintaz apaindutako
kapeluak janzten dituzte.
Etxez etxe ibiltzen dira. Herritarrei dantzak eskaintzen dituzte:
Mutxikoak, Lapurtar motxak, Zazpi jauziak.
Horien truke janaria, edaria, dirua badituzte.
Kaskarotekin ibiltzen dira : Kottilun gorriak , Ponpierrak , Hartza
Oyan, 5A
1 mars, 2009
1.1.Lire - Bibliographies
1 commentaire



La littérature de jeunesse propose de plus en plus de récits policiers de grande qualité, de véritables polars pour les jeunes lecteurs que l’on prend plaisir à lire : des frissons, de l’angoisse, le plaisir de l’enquête, mais aussi parfois de l’humour, des réfflexions sur la société actuelle ou une plongée dans l’Histoire.
Nous vous proposons une sélection parmi ces différents types récits policiers que vous trouverez au CDI (conseillés en 5ème et 4ème).
Pour voir la bibliographie : biblio-5eme-4eme-enquetes
N’hésitez pas à laisser un commentaire si vous avez lu l’un des ces romans,donnez votre avis.
C. Hiriart, documentaliste
1 mars, 2009
1.1.Lire - Bibliographies
Aucun commentaire


Au programme en géographie en classe de 5ème, le continent africain a inspiré de nombreux écrivains qui nous permettent de découvrir sa diversité, son histoire et sa richesse culturelle.
Voici un choix de fictions que vous pouvez trouver au CDI ayant pour cadre des pays africains.
Pour voir la bibliographie : bibio-afrique-5eme
N’hésitez pas à laisser un commentaire si vous avez lu un de ces livres, donnez votre avis.
C. Hiriart, documentaliste
« Billets précédents Billets suivants »